Mobilizazioak

Beste behin Er.N.E eta ELA sindikatukoek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erabiltzen duen diskurtso bikoitza salatzera behartuta gaude. Izan ere, alde batetik oso harrabotsu hedabideen aurrean iragartzen du gertuko politika, eta bestalde, Ertzaintzako langileekin adostutako konpromisoak banan banan betetzeari uzten dio. Ez bakarrik erabat otxan betetzen ditu Gobernu Zentralak agindutako murrizketak, areago beste murritzago batzuk ezartzen ditu. Hurbileko poliziaz hitz egiten da, eta ertzainetxeen itxiera proposatzen da, kalean ertzain gehiago egoteaz hitz egiten dute lanpostuak amortizatzen dituzten bitartean, hiritarren segurtasunaz hitz egiten da eta ertzainen segurtasuna murrizten da, eta dena gainditzen duen hipokresia: etxeko arazoen konpobidea bilatzeko konpromisoa, langileei beren lanpostura iristeko erraztasuna bezalakoetan, sistematikoki ez da betetzen.
Donostiako ertzainetxea 510 ertzainez osatua dago, hauetatik kopuru garrantzitsu bat hiri honetatik at beren lanpostura iristen dira, beraz, beren kotxe partikularrak beharrezkoa dute lanera iristeko, eta nahiz eta ertzainek honen eragina ahal den txikien izateko kotxeak elkarbanatu, administrazioak aparkalekua erraztearren ez du ematen behar-beharrezkoa den gutxiengo bat ere. Nahiz eta proposamen ezberdinak aurkeztu diren ertzainetxe hau ireki zenetik datorren arazoa konpontzeko, hasiera-hasieratik, Ertzaintzako Zuzendaritzak alde batera utzi du gaia, behar bada maila apalekoei eragiten dietelako izango da. Beste hainbeste esan daiteke Ondarretako Ertzainetxean ematen den pilaketari buruz: Ertzaintza Donostian hedatua denetik Easo Plazan zegoenetik, kaleraketze eman denetik, uniformerik gabeko ikerketako lankideak eta EZ/GZ aurreko Sailburuordeak, Buen Jaunak agindutakoak, alegia.
Seguntasun Sailaren zuzendaritzari exijitzen diegu utz diezaiola gezurrak esateari eta denok engainatzeari, sail hau zuzentzeko erantzukizuna hartu zuten egunetik ari bait dira horretan bai herritarrei zein ertzaina beraiei ere. Bakar bakarrik ekin diote “ Egindakoak” kontsultatu gabe, negoziatu gabe, lardaskatik lardaskara joan dira ertzainen artean ezinegona eraginez, desiluzioa eta gogoeza. Orain arte inor ez zen inoiz hainbesteraino iritsi sei hilabetetan.
Sailari exijitzen diogu utz diezaiola orain arte bezala jarduteari, eta negoziatzera jar daitela, etxeko kontuak diren oinarri-oinarrizkoak diren gauzetatik hasita eta uko egin diezaiola lanpostuen amortizazioa dakarten ertzainetxeen itxierei. Ertzaintzaren benetako Lan Zerrenda negozia dezala, egin dezala lankidegoa bermatu eta berritu dezakeen promozio berrientzako deialdiak, gutxien-gutxienik 8000 ertzainekoa, exijitu dezala Ertzaintzak berari dagozkion eskumen guztiak hartzea, eginahalak egin ditzala, berriro ere, formakuntzan, ertzainei itzul diezaiela dagozkien eskubideak eta hutsik dauden lanpostu guztiak betetzeko lekualdatze-lehiaketa deia egin dezala, betiere berdintasun, meritu eta ahalmenen printzipioei jarraiki.
Azken batean, exijitzen dugu benetako negoziazioaren hasiera eman dadila.