EAEJAN-ak 250 pertsonako EPEa Ertzaintzan gelditzen du

Gaur prentsan Estatu espainiarreko gobernuak 250 ertzain berri aukeratzeko EPEaren aurka helegitea aurkeztuko duenaren berriaren aurrean, funtzio publikako erreposizio tasak gainditzen dituela aitzaki hartuz, ELAk beste behin ere salatu nahi du espainiar gobernuaren eraso berri eta larri hau.
ELA- Ertzaintzak Eusko Jaularitzari eskatzen dio hasi duen prozesua aurrera jarraitzea eta azkeneraio eramatea eta ertzaintzako 25. promozioko 250 ertzainak kalean ahal bezain laster egotea.
ELAren iritziz erabaki hau Espainiar estatuaren oldarraldi berzentralizatzaile, antisozial eta autoritarioan sartzen da; halaber, etengabe zerbitzu publikoen eta beroietan lan egiten duten pertsonen aurka daraman politikaren ondorio da.
Hortaz berriro ere ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio hasitako hautapen prozesua ez dezala bertan behera utzi, eta eraman dezala amaieraino; hartutako erabakiak eta autogobernua defenditzeko.