EHPI ek segurtasun publikoaren arloko prestakuntza-ekintzak homologatuko ditu
Agindua, 2012ko apirilaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak segurtasun publikoaren arloko prestakuntza-ekintzak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena.
Homologatu ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean burutuko diren prestakuntza-ekintzak, baldin eta beroriek aurreko paragrafoan aipatutako kolektiboen prestakuntzan esperientzia frogatua duten erakunde publiko edo pribatuek egiten badituzte, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kolektibo horiek ordezkatzen dituzten erakunde profesionalek edo sindikalek egindakoak ere.