EHPI-ko Zuzendaritza Kontseiluaren Bilera

1.- 2013 JARDUEREN OROITIDATZIA
ELA-tik gaitzesten dugu Ertzaintzako langileria euskalduntzeko EHPI-ak egiten duen ahalegin hutsala, izan ere, 22ri besterik ez bait die ikastaroak eman, aldiz, hizkuntz eskakizun 1 gainditzeko bere kabuz aurkeztu direnak, beren kabuz ikasi ondoren,
2.- 2014ko AURREKONTUAK
2014ko aurrekontua 2013arekiko %5,02 hazten da, denera 590.000€, XXIV promozioa dela-eta arrazoitzen dutelarik. ELA-tik erantzuten dugu gure kalkuluen arabera gehigizkoa dela iruditzen zaigula, baina ez dute eztabaidatzerik nahi. Promozio berri honen ordain-sarietarako 251.687€ ko zatia aurreikusten da. Urrian sartuko direla aurreikusten delarik eta 120 pertsona izango direla kontuan izanda oso zalantzazkoa iruditzen zaigu kopuru hori. Hitz ematen dute datuak xehetasun guztiekin emango dizkigutela. Era berean, gehikuntza erakunde publizitateari leporatzen die, 15.000€tik 50.000€ra igotzen delarik, dena aipatutako deialdirako.
3.- 2014KO JARDUEREN EGITASMOA
2014an euskara plana eta Giza Eskubideen eremukoak betetzeko konpromisoa dutela informatzen dute.
Ertzaintzaren egitura berrira formazioa egokitzeko prozesua azaltzen dute, egokitzapena hiru eremuetara egingo da: Hiritar babesa, ikerketa, eta intelijentziara.
ELAtik salatzen dugu formakuntza gaian gure proposamenetako bat bera ere ez dela kontuan hartua izan, eta, exijitzen dugu formazio planari dagokion gaietaz batera bilatzen diren helburuetaz ere informa gaitzatela.
4.- GALDERA ESKARIAK
IKASTARO DEIALDIAK.- Superintendente, Intendente, Komisario ordea, ofiziala eta ofizial ondoko mailetara egiteko ikastaroak egitea beharrezkoak direla azaltzen dugu, gutxien-gutxienik, indarrean dagoen LZ aldatzen duen Aginduaren eranskinean azaltzen den aldea betetzeko. Erantzuna “benetako premiak aztertzen ari gara” izan da.
JAGOLE FORMAZIOA.- Jagole/segurtasun aholkularientzako formakuntza ikastarorik ez dela ematen ari saltatzen dugu.
ERRESKATEA.- Espezialitatea denik ukatzen dute, ondorioz ez da beharrezkoa ikastaroa, premien arabera formakuntza emango delarik.
EUSKARA IKASTAROAK.- Ohikoa bihurtzen ari den bezala, nahas mahasa sortzen dute etorkizunean egingo diren euskalduntze planei buruz hitzeginez ezer zehaztu gabe.
ETENGABEKO FORMAKUNTZARAKO URTEKO ORDUAK.- Pertsona baikotzeko urte bakoitzean eman beharreko gutxiengo ordu kopurua exijitzen dugunez, beste alde batera joz esaten dute hori 103 mahaian hitzegin beharreko gaia dela.
XXIV PROMOZIOA.- Otsailerako aurreikusten da deialdia. EZ da emakumeentzat gordetako lanposturik egongo Polizia Legeak hala jasotzen ez duen bitartean. Sartzeko adina 18 eta 35 urte bitartean izango da. Froga, ikasgai-zerrenda, eta deialdiari buruz batzorde bat ari da lanean eta oraingoz ez dago ezer itxita. Sarrera urriaren 6rako dago aurreikusita.
IKI IKASTAROA.- Argitaratzeari buruz galdetzen dugu, eta, informatzen dute agindu zaien lana entregatu ondoren izango dela, litekeena martxoan.
EHPIren BARNE ARAUTEGIA.- Ikastegiaren barne arautegia aldatzeko asmoren bat bai ote dagon galdetzen dugu, oso zaharkitua bait dago, eta, egitekotan ea XXIV promoziaren sarrera baino lehenago egingo litzatekeen. Erantzuten dute bailets, batzorde bat horretan ari dela.
UDALTZAINEN JUBILAZIOAREN ALDARRIKAPENARI BABESA.- Bertan dauden guztien babesa eskatzen da , bai administrazio eta baita udaletxetakoei, 60 urterekin udaltzaingoko kideek jubilatu ahal izateko proposamenari babesa alegia, eta, bide batez gazteentzako lan duina sortu. Sailburuak onartzen du eta uzten du babes hau aktan jasota geldi dadin.