ELA – Ertzaintzak, auzitegietan pasatzen dela pasata ere, 25. promozioko 250 ertzainak lanean edukitzea eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari

2016/10/06
ELA-Ertzaintzak ondo deritso EAEko JANk erabakitakoari. Hain zuzen ere, XXV. promozioko 250 ertzainen izendapena baliogabetzea atzera bota du. Horrenbestez, prozesua geldiarazteko Estatuko Abogadutzak egindako eskaerari aurka egin dio.

Autogobernuari eta Ertzaintzari egiten zaion eraso oso larriaren aurrean gaude. Eta hau guztia espainiako Gobernuaren intolerantzia eta norabide aldaketaren ondorioz gertatzen da. Beraz, Estefania Beltrán de Herediak zuzentzen duen Sailak aurre egin behar dio;  ez soilik auzitegietan, baita gure autogobernuaren aldeko politikazko ekimenez ere.

ELA-Ertzaintzatik eskatzen diogu Ertzaintzaren alde egiteko 250 ertzain horiek kalean, lanean, edukita; izan ere, herritarrei zerbitzu on bat emateko beharrezkoak dira, eta, gainera, hemen egon behar ez luketeen milaka polizia nazional eta guardia zibilekin kontraesanean dago.

Azkenik, premiak betetzeko erabateko lehentasunezkoa dugulako, baita eskatzen diogu geldituta daukan XXVI. promozioa abian jartzea ere.