ELA-Ertzaintza Europako Sindikatu Konfederazioak (CES-ETUC) “PAY RISE” kanpañaren alde

Europako Sindikatuen Konfederazioan parte da Zerbitzu Publikoko Europako Sindikatu Federazioa(ZPESF). Hau da Europako Sindikatuen Konfederazioko kide nagusia. 260 sindikatutan antolatuta dago; arlo publikoko zortzi milioi langile baino gehiago biltzen dira bertan. Energia, ura, hondakinak, gizarte eta osasun zerbitzukoak, tokiko eta estatu administrazio ataletako Europa osoko langileak daude; baita, Europar Batasunaren Ekialdera auzo-estatuak ere. Europak Zerbitzu Publikoko Internazionalean (ZPI) duen erakunde ofiziala da ZPESF.
KANPAINA HONETARAKO ARRAZOIAK
ELA, Europako Sindikatu Konfederazioko parte den aldetik, salaketarekin bat egiten du. Izan ere, eta laburbilduta:
Lan-saria: Gobernuak 2010ean arlo publikoko lan-sariak %5ean jaitsi zituen, eta, aldi berean, 2011 bukatu bitartean soldatak izoztuko zituela adierazi zuen. Hala ere, izozketa hori dezentez gehiago iraun zuen; hain zuzen ere, ez zen lan-sari igoerarik egon 2016an %1eko balioa berreskuratze txepel bat egin zen arte. Sindikatuen kontuen arabera, alor publikoko langileek euren eros-ahalmena %15ean galdu dute.
Orduak: 2011n ipini zen 37,5 lanorduko astea alor publikoko langile guztientzat. Horrek udal eta autonomia administrazioetako langile askorentzat ekarri zuen 2,5 orduz lan-astea luzatzea, ordainetan ezer jaso gabe.
Lana: alor publikoan 216.400 lanpostu galdu dira.
2008ko finantza-krisiari erantzuteko, hau da, sistema egonkortu eta bankuak bermatze aldera, diru-funts publikoak mogitu zituzten gobernu europarrek. Hala, alor pribatuan jarduera eta inbertsioa erori ziren unean, gastu publikoak europar ekonomiari berean eusten lagundu zion. Alabaina, estatu askotako exekutiboek ekonomia-zorroztasun neurriak hartzen hasi ziren, gastu publikoa nabarmen gutxituz, eta europar batasuneko erakundeek behartuta, gainera. Arlo publikoko langile askok zuzen-zuzenean nozitu zituzten, Europa osoan, ekonomia-zorroztasun neurri horiek. Europar Batasuneko 19 estatuk, bai gobernuek eta baita enpresa publikoek ere, guztira 20 miloi langileren lan-sariak murriztu edo izoztu zituzten. Horrela bada, arlo publikoko langileak lanordu gehiago lan egitera behartuak izan dira ordainetan ezer jaso gabe.