ELA-Ertzaintza ez dator bat EBko Auzitegiak Ertzaintzan sartzeko adina mugatzen duen ebazpenarekin

ELA-Ertzaintzak uste du, Europako Auzitegiak 35 urte baino gehiago izateagatik Ertzaintzan sartzea galerazten duen ebazpenak, adina dela-eta funtzio publikoan sartzeko askatasuna urratzen duela.
Europako Auzitegi berak 2014an kontrako bidean ebatzi zuen. Orduan, Udaltzaingoan sartzeko, muga hori bera, diskriminatzailea zela ulertu baitzuen.
Ebazpen horren iritziarekin ez dugu bat egiten, zeren eta deialdian bertan hautagaien gaitasun psikofisikoak neurtzeko nahikoa mekanismo ezartzen baitira.
ELA-Ertzaintzak ondo ulertu lezakeen, Ertzaintzako pertsonala berritze aldera deialdiko ehuneko hainbeste batean muga hori ezartzea, baina ez denei.