ELA-Ertzaintzak 103 Mahai sektoriala deitu dezan eskatzen du

Posta elektroniko bidez giza baliabideen zuzendariak martxoaren lehenengo egunetan aldebiko bilerei ekiteko asmoaren aurrean Ela ertzaintzak bi arrazoi direla tarteko erabaki honekin bere desadostasuna adierazten du:
Lehenengoa indarrean dugun Ertzaintzaren lan baldintzak Araubidetzeko Akordiaren 2. artikuluaren laugarren paragrafoan dioena urratzen duelako (4/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa), non hitzez hitz esaten den <<…Beste akordio baterako negoziazioak data horretatik hilabete igaro baino lehen hasiko dira, behin negoziazio-plataforma aurkeztu ondoren>>. Horrela bada, urtarrilaren 20an erakunde honek negoziazio-plataforma aurkeztua zuen, beraz, ezarritako epea igaro da otsailaren 21an. Horren ordez idatzian zehaztu gabeko epeak aipatzen dira.
Bigarrenik, Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen, 4/1992 Legearen 103.2 artikuluan agindutakoa ez da betetzen, non Ertzaintzaren lan baldintzak zehazteko ordezkari sindikalen erakundeen bidez egingo dela agintzen den, horretarako <<…negoziazio mahai bat osatuko da…
ELA -ERTZAINTZAK mahai sektoriala dei dezan eskatzen du Ertzaintzako arduradunei eta alde batera utz dezaten bitariko bilerak eta murrizketa politikak.