ELA-Ertzaintzak bere atsekabea azaltzen du Bruselas-eko atentatuen ondoren

2016/03/22
ELA-Ertzaintzak, Bruselasen atzo izandako atentatuen ondoren, bere atsekabea azaldu nahi du. Hau dela eta, biktimen familiei bere elkartasuna adierazten die. Horrelako basakeriek ez dute justifikaziorik eta gure gaitzespen osoa dute.

Eusko Jaurlaritzako Barnesailari, aldebateko protokoloak ezarri beharrean, Ertzaintzako sindikatuekin akordioak bilatzeko luzapena egiteaz gain , Estatuen segurtasunekoak ez diren adituen ahotsa entzuteko gonbitea egiten diogu. Hauen esanetan, ohiko erantzun polizialek ez dute ezertarako balio mota honetako indarkeriaren aurrean.