ELA-Ertzaintzak ere, pentsioen murrizketen aurka

2013/12/18
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat eragile sozialek deituta ehunka pertsonak protestatu dute gaur goizea Eusko Lejebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan pentsioen murrizketen aurka. Gasteizen giza kate batek, ELA-Ertzaintzaren delegatuen parte hartuz, Legebiltzarra inguratu du eta Iruñean elkarretaratzea egin da Nafarroako parlamentuaren aurrean.

Sindikatu eta mugimendu sozialak Hego Euskal Herriko erakundeei eskatzen die jarreraz alda dezaten, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunon zerbitzua egon nahi badute. Eta bestelako politika batzuk aplika ditzaten:

- Pentsioak eskubide gisa bermatu behar dira, hauekin negozio egitea eragotziz.

- Pertsona orori pentsio duina bermatuko zaio.

- Pentsiorik ez 1.000 eurotatik behera

- Pentsio berrien kopurua eta eros ahalmena urritzen dituzten murrizketak ez aplikatu

- Madrilen onartu errormen ondorioak orekatzeko osagarria ezarri behar da.

- Eredu publiko eta unibertsala defentsa

- Lan Harremanetarako eta Bbes Sozialerako Euskal Esparru demokratikoagoa jartzeko egitasmoa landu.