ELA-Ertzaintzak errefusatu egin ditu ESANen Barakaldoko egoitzan egindako pintadak

2022/01/03
ELA-Ertzaintzak bere errefusa adierazi nahi du joan den asteburuan Barakaldoko ESAN sindikatuko egoitzan egindako pintadengatik

Adierazpen askatasuna eta sindikalizazio askatasuna funtsezko elementuak dira, eta iritzi eta kritika guztiak legitimoak dira Ertzaintza ordezkatzen dugunontzat ere; hori esanda, ELA-Ertzaintzak ez ditu larderia eta mehatxuak onartzen, horiek ez baitira, inolaz ere, adierazpen-askatasunaren parte.