ELA-Ertzaintzak ez du parte hartuko Alderdi Popularrak Ertzaintzan "itxura garbitzeko asmoz" deitu duen bileran

2018/02/19
Alderdi Popularrak Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuei dei egin die otsailaren 19ko bileran parte hartzera. ELA-Ertzaintzak, ordea, bileran parte ez hartzea erabaki du, "itxura garbitzeko asmoz" deitutako bilera baita hura.

ELA-Ertzaintzak ez duparte hartu Alderdi Popularrak otsailaren 19rako deitutako bileran. 

Hona hemen bilerara ez joateko arrazoiak:

Alderdi Popularrak, beste batzuekin batera, inoizko erasorik handiena lideratu du euskal langile publikoen lan- eta bizimodu-baldintzen aurka.

2012. urteaz geroztik PPk bultzatu dituen dekretu eta oinarrizko legeen eraginez, eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei emandako sostenguaren eraginez, hurrengo ondorio hauek sortu dira ertzainen lan-baldintzetan:

  • Eroste ahalmenaren galera %15etik gorakoa izatea.

  • 35 orduko lanaldia kinka larrian egotea.

  • Gaixotzeagatik zigortzea.

  • Itzarri eta erretiro-primak murriztea.

Euskal auto-gobernuari, eta, hortaz, Ertzaintzari egindako erasoak etengabeak izan dira azken urteotan. Horren adibide balio bedi aipatzea Ertzaintzaren XXIV, XXV eta XXVI. promozioen aurkako helegiteak. Errekurtso horien helburua argi dago: ertzainen kopurua murriztea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen kopuruak mantentzea edo handitzea.

Horregatik, ELA-Ertzaintzak ez du parte hartuko Alderdi Popularraren “itxura-garbitze” horretan ertzainen aurrean, eta are gutxiago hortik hauteskunde-atarramendua ateratzeko saiakeran.

ELA-Ertzaintzak orain arte bezala jardungo du, ertzainentzat, herri-langileentzat eta euskal gizarte osoarentzat hain kaltegarriak diren politika horiek errotik aldatzeko ahaleginetan. Hori dela-eta, gaur egungo egoera aldatzeko asmoz mobilizazioak antolatu, suspertu eta bultzatuko ditugu, eta gure agintariak etengabe premiatzen jarraituko dugu.