ELA-ertzaintzak gaitzesten ditu ErNE, ESAN eta SiPE sindikatuetan egindako pintadak

ELA-Ertzaintzak gaitzesten ditu <<zipaioak>> adieraziz egindako pintadak. Ekintza horrek iraganeko denboretara garamatza, eta herri honen normalizazioari ez diote ezer onik egiten
Adierazpen eta sindikatu askatasunak demokrazian funtsezkoak dira; eta iritzi zein kritika guztiak zilegiak. Horrenbestez, ELA-Ertzaintzak Ertzaintzako langileen gehiengoaren ordezkaritza zilegitasun osoz dutenei egiten zaien mehatxu eta hertsaketa ekintza hauek arbuiatzen ditu.