ELA-Ertzaintzak Jaurlaritzari eskatu dio ez ditzala ezabatu plusak

2022/10/13
ELA-Ertzaintzak produktibitate plusa ez ezabatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, Bilbon egindako elkarretaratzean. Gasteizko gobernuari eskatu dio indarrik gabe utz dezala produktibitate osagarria eta Zerbitzu Aktibo Modulatua (NSA) baliogabetzen dituen Gorenaren epaia. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko betearazi du Auzitegi Gorenak euskal polizientzako plusen aurka emandako epaia, alegia, dagoeneko utzi dio plus horiek ordaintzeari. Hori guztia, orain arte kobratutakoa itzultzea eskatuko duen edo ez aztertzen duen bitartean. Gauzak horrela, ELAk ezinbestekotzat jotzen du sindikatu guztiekin negoziatzea.

ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzak ezin du Auzitegi Gorenaren epaian eta sindikatu korporatiboen jarduketetan oinarritu, Sailak beste murrizketa bat aplikatzeko eta eskubide gehiago ezabatzeko arnasa ematen baitie. Gogora ekarri du Auzitegi Gorenak orain diskriminatzailetzat eta legez kanpokotzat jo dituen artikuluak -produktibitate plusa eta Zerbitzu Aktibo Modulatua (NSA)- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta zerbitzu juridikoek bermatu dituztela urteetan, baita Lehendakariak berak ere, Ertzaintzaren akordio arautzailearen testu artikulatuaren aldaketak Lehendakariak berak sinatzen dituen dekretuen bidez egiten baitira; aldaketa horiek Poliziaren Legean ere sartu dira.

Beraz, uste dute Gobernua dela azken erantzulea, eta produktibitate-osagarria eta NSAren erregulazioa berehala baliogabetzeko eskatu diote, gutxienez beste akordio bat lortu arte.

ELAk proposamen bat du, oinarri horiek mantenduz, kolektibo guztientzat bidezkoa dena eta diskriminazioa ezabatuko lukeena; sailburuak negoziazio-mahaira noiz deituko zain daude.