ELA-Ertzaintzak lan-absentimoa eta gaueko lan-txandaren produktibitate osagarriak erreklamatuko ditu

2020/06/12
Sailari eskatzen dio 103 mahaiaren bilera-deialdia premiaz egitea

2020ko maiatzaren 21ean EAEANren Sententziak ebatzi du diskriminatzaileak direla,  aurreko Dekretua aldatuz, 16/2018ko Dekretuaren lan-absentismoagatik eta gaueko lan-txanda egiteagatik produktibitate-osagarriak arautzen dituen artikuluak.

Sententzia ez da irmoa, eta oraindik ia bi hilabete gelditzen dira kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko. Behin-behinean exekutatu ahal izateko, berriz, auzia eskatu zuen sindikatuak EAEANri hala eskatu beharko lioke, eta auzitegi horrek hala egitea onetsi. Legezko erabateko indargabetzeak une horretatik aurrera izango luke bere eragin osoa. Hori horrela egin bitartean 2018 Dekretua indarrean da.

EAEANk ebatzi duenak ondorio larriak ditu. Sinatutako Akordioak berdintasun printzipioa urratzen duela adierazten baitu, eta horrek ertzain-multzo handi bati eragingo dizkien ondorio larriak direla-eta, ELAk Segurtasun Sailari eskatu dio 103 mahaiaren premiazko eta ez-ohiko bilera-deialdia egitea.  Behingoz, sortu den egoera larri hau nola bukatu negoziatu beharra baitugu.

Sailak negoziazio hori ireki bitartean, eta eskaera horren parean,  4/2012 Dekretuan jasotzen denari eutsiz,  hala dagokien ertzain guztiei eta dagozkien kopuru handienak erreklamatzeko prozedura hasi du ELA-Ertzaintzak. Horrenbestez, oraingoz behinik behin ez da beharrezkoa, ezta egokia ere, afiliatutako ertzainek erreklamaziorik egitea; lanean ari dena izan naiz jubilatua izan.

 ELA-Ertzaintzak ezin ulertu, Lege-Aholkularitzako Batzordeak zuzenbidean adituak diren talde handi samarra izanda ere, nola eman dion oniritzia gero Auzitegiak ezbairik gabe ebatzi duen KEren 14. artikuluaren aurkakotzat, berdintasun-printzipioa urratzeagatik. Ezin da ulertu,  akordio horiek egiteko premiagatik eta bake-soziala erdiesteko helburuarekin egin zirela ulertzen ez bada; hau da, sindikatuaren edo alderdiaren unean uneko interes-gatazka tarteko egin zela akordioa ulertzen ez bada. Gogoratu behar da orain denbora asko ez dela, zerbitzuaren arrazoiengatik kalte-ordainak zirela-eta gertatutakoa; hori guztia bideratzen zuen Dekretuak ere legezkotasun txostena pasa izan zuen.

Aldi berean gogoratu nahi dugu, 2019ko uztailaren 9ko Polizia Legeari egindako azken aldaketak, ErNE, ESAN eta EUSPEL sindikatuek bultzatuta egin zenak, 85. artikuluan  ZAMeri buruz adierazten duena: “Administrazioa bakoitzari dagokio, pertsonalaren ordezkariekin negoziatu ondoren, adinagatik zerbitzu aktibo modulatua erdiesteko beharrezkoak diren betekizun eta baldintzen aitortza egitea; arauketa horretan sartuta dago, ez-ohiko inguruabarrak medio eta horretarako zioak azalduz, polizia-zerbitzuaren jarraikortasuna bermatu ezinezkoa denerako urtean kopuru jakin bati aitorpen hori ukatu ahal izatea”

Ertzainen lan-eskubideak ezin dira Akordio alderdikoi eta diskriminizatzaileen mende egon; akordio horiek azken urteetan jasaten ari garen lan- eta gizarte-eskubide kolektiboen galera mozorrotzea besterik ez baitute egiten. Hala nola: azken urteetako %13 galera eros-ahalmenean, jubilazioa primen galera, etab.