ELA-Ertzaintzak lan baldintzak arautzen dituen akordio berriaren negoziazio proposamena aurkeztu du

2022/09/26
Akordio arautzailea 2013ko abenduaren 31ra arte egon zen indarrean, eta ELArentzat premiazkoa da akordio berria negoziatzea, arlo horretan negoziatu eta adostu behar direla uste baitugu

Joan den irailaren 22an, ELA-Ertzaintzak akordio arautzaile berria negoziatzeko proposamena erregistratu zuen Giza Baliabideen Zuzendaritzan, negoziazio mahaian zeuden sindikatuek eta Segurtasun Sailak berak erakutsitako pasibotasunaren aurrean, eta ofizialki eskatu zion negoziazio horri hasiera emateko.

(Ikus negoziazio proposamena)