ELA-Ertzaintzak Leioako gertakariak salatzen ditu

2016/11/25
EHUko Leioako kanpusean atzoko liskar larriak direla eta ELA-Ertzaintzatik salaketa egiten dugu; izan ere, aldarrikapen modu horiek sobran daude eta benetan egiten diren aldarrikapen zuzenei ez die ezer onik egiten; ez hezkuntza mailakoei, ez eta lan eta gizarte eskubideen murrizketa mailakoei ere.

Gutxien-gutxienik hiru langile, horietako bi ertzainak,  zaurituak izan ziren istiluak eragin zituztenei batere erantzukizunik kendu ez arren;  eta hala guztiz ere, esaten dugu, eragiten digun defentsa-gabezia egoeragatik, Segurtasun Sailaren erantzukizuna ez dela txikiagoa, 
Egin-eginean ere, salatzen dugu: guztiontzat kalte gutxien eragiteko moduko polizia-jarduera aurrera eramateko behar-beharrezkoa den prestakuntza eta trebakuntza falta dugula; gainera, horrelako liskarrei aurre egiteko bitarteko eta tresna egokiak ere falta ditugu; eta, baita, ematen da, planifikazio falta eta ertzain-kopuru txikiegia ere. Bai behinbik behin, behar bezala eta segurtasunez lan egiteko, etbar...
Aipatutako okerrak zuzentze aldera, gabezia horiek guztiak aztertu, ondorioak atera eta egin behareko zuzenketak lehenbailehen egitea Segurtasun Sailari exijitzen diegu, gertakariak oso larriak baitira.