ELA-Ertzaintzak mobilizazioa deitu du Getxoko ertzainetxearen aurrean

Mobilizazio honekin, Sailak Ertzaintzari entzutea eskatzen eta espero dugu
Getxoko ertzainetxean jarritako etxolak arriskutsuak dira oraindik kolektiboaren eta herritarren osasunerako, eta Sailak ez du egoera zuzentzeko inolako asmorik; horregatik, urtarrilaren 12an, 11:00etatik aurrera, ertzainetxearen inguruan ibilbide bat egiteko deia egiten dugu, kolektiboaren osasunarekin ez dela jokatzen salatuz.