ELA-Ertzaintzak ohartarazi du Gipuzkoako ertzain-etxeetako ikerketa-eremua laster kolapsatuko dela

2022/06/28
Salatu du Segurtasun Sailak normaltzat hartzen duela herritarrak "itzul zaitez bihar" horrekin artatzea, eta Erkoreka sailburuari bidalitako gutun batean egoera horretara iristeko arrazoiak azaltzen dira, zuzenketa eskatzen da eta kudeaketa okerraren erantzukizunak argitzea.

Bidalitako dokumentuaren testua:

 

2012-2016 Ortzimuga Planaren ezarpenaren helburua, besteak beste, ikerketaren arloa hobetzea zen. ELAren ustez, planean ezarritako neurriak ikerketaren arloa ez hobetzeaz gain, okertu egin du.

Hori dela eta, sindikatu honek, gure ustez, zerbitzuaren egoera hobetzea helburu zuten gaiak, hausnarketak eta neurriak helarazi dizkie Saileko hainbat arduraduni. Zoritxarrez, planteatutako bakar bati ere ez zaio erantzun, eta, beraz, egungo egoera kolapsotzat kalifikatu dezakegu.

Gaur egun, Gipuzkoan, unitate gehienetan, arazo larriak daude, bai langile faltari dagokionez, bai guardiak ikertzeko zerbitzuko prestakuntzari dagokionez. Horren adibide da guardien egoera tamalgarria estaltzeko zeuden uniformerik gabeko ikerketa-talde gutxi batzuk desegiten ari direla.

Horren ondorioz, esponentzialki handitzen ari da jasaten ari diren lan-egoeragatik (zerbitzuak betetzeko egun libreko deialdi iraunkorrak, gutxieneko zerbitzuak, prestakuntzarik eza, lan-kargak, erantzukizun handia beren funtzioan, etab.) osasun-arazo larriak jasaten ari diren ertzainen kopurua. Horretaz gain, Prebentzio-arloak ez du premiazko neurririk hartu langile hauek zaintzeko.

Helarazi dizugun prekarietate-egoera horrek gora egingo du udan, eta, horren ondorioz, itxiera teknikoa edo kolapsoa izango du ikerketa-zerbitzuetan, eta horrek eragina izango du herritarrei arreta emateko zerbitzuan, ezinezkoa izango baita gutxieneko kalitate-bermea duen zerbitzua ematea.

Erantzukizuna zure gain hartu eta irtenbide egoki bat bilatzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzen dizugu, ikerketan lan egiten duten ertzainen egoera are gehiago ez kaltetzeko. Egin ezazu mesedez,hartutako erabakien azterketa sakon eta errealista, eta berehala aldatu eta kargutik kendu itzazu Ertzaintzako ikerketa-arloaren kudeaketan erakutsitako ezintasunaren erantzuleak.