ELA-Ertzaintzak onartezintzat jo du sailak ertzainetxeak bateratzeko hartu duen erabakia

Joan den abenduaren 11n, Ertzaintzako Kontseiluan, Segurtasun Saileko ordezkariek Ertzaintzako Langileen ordezkariei jakinarazi zien Ertzainetxeen bateraketaz duten ALDEKO iritzia, hau da, Zumarra Bergaran eta Beasain Tolosan bateratzeaz hain zuzen ere.
ELA-Ertzaintzarentzako onartezina da Segurtasun Sailaren ordezkariak duten aldeko iritzi hori, izan ere, bateraketa abian jarri ZENETIK datuek argi erakusten dute erabaki horren larritasuna.
Esate baterako Zumarragako Ertzainetxearen barrutian indarrez egindako lapurreten datuek erakusten digute: urtarrilaren 1etik uztailaren 29ra bitartean, 7 hilabetetan, eta bateraketa egin ondorenean -uztailaren 30tik abenduaren 1a bitartean, 4 hilabetetan- egin ziren salaketak egiatan berdinak direla. Hori bai, hau guztiari gehitu behar zaio bateraketa bitartean ez zela herritarren kexarik egon eta bateraketa abiatu zenetik, badira hiru ipintakoak, hauek gainera ipini ez zitezen Sailak eginahal guztiak egin arren.
Sailaren ordezkarien lotsagabekeriak ez du mugarik, halatan, ausartzen dira ikerketa arloan balorapena egin ahal izateko behar beste denborarik ez dela egon esatera. Hori bai, Azkoitia Zarautzen bateratzeaz duten balorazioa ona denez, ondorioz, beste bi haiena ere ontzat ematen dute. Hala eta guztiz ere, ez dutena esaten da Urola Kosta ertzainetxeko ikerketa zerbitzua ia-ia egunero beste unitatekoek erreforzatzen dutela.
Bateraketa hauek murrizketak ezartzeko aitzakia besterik ez direla adierazten duten froga, besteak beste, LZ-ren oroitidatzian jasota dagoen gisan, egin nahi dituzten amortizazioen ondorioz bene-benetan LAN TALDE bakoitzeko bi patruila galduko direla da.
Ertzaintzaren langileriarentzat eta orokorrean herritarrentzat DITUEN ondorio larriengatik ELA-Ertzaintzak ertzainetxeen bateraketak geldiarazteko borrokan jarraituko du.