ELA-Ertzaintzak salatu du kendu egin dutela Azkoitiko Ertzainetxeko goardiako Ikerketa zerbitzua

2014/05/16
Ondorioz, salaketak jasotzeko eta atestatuak egiteko ez da ertzainik izango

ELAk azken aldian salatu izan du Segurtasun sailak erabaki duen Azkoiti eta Zarautzen artean kudeaketa partekatuko proiektuak izatez Azkoitiko Ertzainetxea ixtea esan nahi zuela.

           

            Orain berresteko moduan gara Azkoitian Ertzainetxearen eraikina besterik ez dela geratu; zerbitzuak Zarautzera eraman dituzte. Ondorioz, salaketa jarri nahi duen edozein herritarrek denbora luzez itxaron beharra izango du, edota “deituko zaitugu salaketa etortzera noiz etorri” esango diote.

           

            Une honetan Azkoitiko 5 ikerketa taldeetatik 3 ertzain bakarrak osatzen du; beraz, ez dira betetzen instruktore eta idazkari postuak, eta ondorioz, nekez  hartuko dira aintzat Prozedura Kriminalaren Legeak atestatu poliziala egiteko ezartzen dituen eskakizunak; ikuspuntu juridikotik segurtasun eza jasangaitza bilakatzen da.

 

            Sailburuari eskatzen diogu Ertzaintzaren egitura osoa hondatzen ari den prozesu hau geldiaraz dezala; Azkoitiko kasuan aipatutakoa unitate txiki gehienei buruz esan daiteke, esaterako Zumarraga, Beasain, Balmaseda, Gernika, Ondarroa... Segurtasun saileko arduradunak aztertu egin behar du euskal gizarteak zer nolako zerbitzua merezi duen.

                       

            Halaber, ELAk salatu nahi du Ertzainetxe horietan diharduten ertzainen bakardadea eta etsipena, herritarrei zerbitzu egokia eskaintzeko aukerarik ez baitute. ELAk animatu nahi ditu murrizketen ondorioz salaketa jarri ezinean geratzen diren herritarrak idatzizko kexu bat bete dezaten komisarian bertan; horretarako ertzainek kexu-orri bat (ekinbide izenekoa) emango diete