ELA-Ertzaintzak salatzen du Ertzaintzan gero eta lan-prekarietate gehiago dagoela

ELA-Ertzaintzak Bizkaiko Lurralde Buruaren oharraren berri izan du, bertan agintzen da abuztuaren 8ko 22:00etatik aurrera Lemoizko udalerrian gertatzen diren gertaera guztiak, baita prebentziozkoak ere, Getxoko ertzain-etxeak bere gain hartu behar dituela.
Agindu horretan ez da aipatzen geografia-egokitzapen horren eraginez inolako plantila gehitzerik egongo denik. Hortaz, lan-gehikuntza hori orainarteko baliabide berdinekin egin beharko da; eta hori, berriz, gaur egunerarte Getxoko ertzain-etxearen eremuko herriei ematen zitzaien zerbitzuaren kaltetan izango da.
ELA-Ertzaintzak ez daki zer pentsatu: erabaki hori <<Ortzimuga 2020 Plan>> berriaren barruan jasotzen den; ala gaueko iluntasuna aprobetxatuz eta nagusitasunez ezarritako bat-bateko erabakia den.
Edozelan ere, ulertzen dugu aldaketa oro, egokitzapen-geografikoak, etab...beharrezkoa dutela alde sozialaren azterketa eta kontrastea, eta, ondorioz, ezarpenaren aurretik Ertzaintzaren Kontseilura eraman beharra.
Horrenbestez, agindu horren berehalako indargabetzea exijitzen dugu, eta Ertzaintzaren Kontseiluaren deialdia egitea.