ELA- Ertzaintzak Segurtasun Sailaren antolaketa-anabasa eta geldotasuna dela-eta Euskadiko Fiskaltzari babesa eskatzen diogu.

2016/03/02
Euskadiko Fiskal Nagusiak adierazi du salatutako gaia bere eskumenekoa denez gero argibidetarako espedienteari hasiera emango diola

(AURKEZTUTAKO AGIRIA IKUSTEKO)

ELA eta ErNE sindikatuko ordezkariek Justiziako Fiskal Nagusiari, Juan Calparsorori,  aldi honetan Ertzaintzan dugun antolaketa-anabasaren berri emateko egin dugu gaurko bilera, bereziki ikerketa arloa. Egoera hori Sailburutzaren inprobisazio eta ezer konpontzen ez duten etengabeko egokitze plangintzak eragina da. Izan ere, arazoaren iturburua da nahiko pertsonal ez izatea, eta ertzainen prestakuntza eza.

Sindikatuok Fiskal Nagusiari eman diogun idatzian, hasteko, salatu dugu egoeraren larritasuna dela-eta Ertzaintzako langileon ordezkariok konponbiderako egindako proposamenak Sailak entzun ere nahi ez izatea. Gero, arlo horretan dauden arazoak banan-banan, xehetasun guztiz,  agertu diogu. Baita, dagoen pertsonal falta asaldagarria, eta  gai ugaritan dagoen prestakuntza gabezia, etab…  eta gure ustez konponbideak zeintzuk diren.

Ertzaintzan dagoen antolaketa-anabasa, eta Segurtasun Sailaren murrizketa politika inposatzaileak eta negoziaziorako borondate eza salatzeko bi erakundeok egiten ari garen  ekimen eta mobilizazioetan sartu behar da gaurko bilera hau ere.