ELA-Ertzaintzak uste du ez dela nahikoa Ertzaintzaren XXVIII. Promozioan egingo diren plazen kopurua

2018/12/14
Segurtasun Sailak entzungor egiten dio gutxien-gutxienik 700 ertzain berrientzako deialdia egiteko premia larriari.

Datorren asteartean, abenduaren 18a, EHAAn aurreikusia dago oinarrizko eskalako 500 ertzain berrientzako deialdia egitea.

ELA-Ertzaintzak behin eta berriz salatzen ari da Ertzintzako
antolaketa-anabasa; hainbat zerbitzutan dagoen prekarietatea, hala
nola:  ikerketa, herritarren segurtasuna... Hori guztia,
nagusiki,  ertzain faltagatik da, eta  prekarietate-egoera hori
etengabe larritzen joango da, erretiratze-jendetsuak espero dira-eta.
Hortaz, ELA-Ertzaintzak exijitzen du Ertzaintzan sartzeko deialdi
berriak jendetsuagoak izatea, LZ-an ezarritako 8000 kidez hornitu
bitartean, behinik-behin.

ELA-Ertzaintzak uste du Eusko Jaurlaritzak hitzartutakoa bete behar
duela; beraz,  8000 ertzain osatu arteko deialdia egin behar du, gaur
egun 700 ertzain falta baitira. Halaber, lan-baldintzak hobetu behar
ditu, eta urgentziazko du gure herriko gazteentzat erakargarria izango den polizia-ereduaren aldaketa bultzatzea.

Era berean, Sailarentzat lehentasunezkoa izan behar du Arkautiko
Akademia bultzatzea, ertzain berrien prestakuntza baldintza onetan izan dadin, eta, betiere erraztuz, gaua bertan ematea, jantoki-zerbitzua,
eta abar.