ELA-Ertzaintzaren balorazioa Sila eta Bakegintza eta Elkarbizitzatarako Idazkaritza Nagusiak Ertzaintzako sindikatuekin egindako bilerari buruz

2016/08/31
Mantendutako bileraren ondoren Saila ere hauteskunde kanpaina dagoela amaitzen gara.

Atzo, abuztuak 30n, egindako bileran Segurtasun saileko agintaritza nagusi osoak parte hartu du. Denen buru Estefania Beltran de Heredia dela, Bakegintza eta Elkarbizitzarako Idazkari Nagusia, Jonan Fernandez, sindikatuak eta Aserfavite bildu dira.

Bileraren ardura nagusia Jonan Fernandezen gain egon da beti. Bilera hasteko, Bakegintza eta Elkarbizitzarako Idazkaritza Nagusiak orain arte egin dituen lanen agiriak banatu ditu, eta bere Idazkaritzak egindako lanaren azalpen labur bat eman du, zeinen babesarekin…Batez ere, behin eta berriz nabarmendu du: talde terroristak heriotza eragin duten atentatuak jasotzen dituzten agiriak, eta bortizkeria arruntak (ez terroristak) oinarrian heriotza bezalako giza eskubidearen urraketa eragin dituen gainerako agirien artean dagoen aldea. Adierazten du, xedea, gizartearen elkarbizitza normalizatu eta integratzailea bideratzea dela; eta, bizitza eskubidearen urraketa argia gertatu den kasuetarako udalerri bakoitzak euren oroimenaren mapa osatu dezaten sustatzea. Baita, kontraste eta ikerketa gehiago behar duten kasuetarako ere. Inguruabar honetan sartu du Cabacas kasua. Eta, behin eta berriz nabarmendu du, inoiz ez dela terrorismo biktima gisa sartua izango; eta enpatia hutsagatik familiarekin kontaktatu dela, honek jasan duen sufrimendua dela-eta. Gainera, behin eta berriro dio, kalean dagoen kasu bat dela, hau da, gizartean, eta, baita politika eremuan ere. Era berean, esan du ezen alderdi politiko guztiak egon direla bere oroimenean Basaurin eta Bilbon egin diren omenaldietan.

Modu berean, askotan azpimarratu du funtsezko eskubideen defentsan Ertzaintzak duen garrantzia; eta bildutako erakundeei agiri bat ematen die, honako izan hau duena: “Bakegintzan eta elkarbizitzarako Ertzaintzak izan duen, duen, eta izango duen aparteko garrantzia jasotzeko oinarriak”. Gai honi buruz  Sailburuak azaltzen du Sailetik Akademian egiten ari denaz: oinarrizko ikastaroa, adiskidetze eta elkarbizitzarako ikastaroa, parez-pare; eta, baita ere, ikastetxe eta gisa guztietako federazioetan, etabar…

ELA-Ertzaintzatik bilera-eguna dela-eta gure ustekabea eta salaketa adierazten dugu, izan ere, hauteskundeak baino 30 egun lehenago…Beraz, ELAtik atsekabea adierazten dugu gure herri honetan, bakegintza eta elkarbizitza, oraindik ere, gai erabilgarria eta alderdien arteko liskarbide izateagatik. Eguneko gaian sakonduz, berriz,  azaldu diren gai guzti horietan kontrastatu eta gure iritzia eman ahal izateko, inoiz ez garela gonbidatuak izan esan dugu. Hain zuzen ere, hau da Segurtasun Sail honen “modus operandi”. Ez baitu negoziaziorako inolako borondaterik eta sindikatu hau sistematikoki gutxiesten du. Bere egunean egin genuen gisa berean, positiboki baloratu duguna izan da: ertzaintzak eta euren senitartekoek jasan duten injustizia jasotzen duen agiria; Besteak beste, agerian gelditzen delako jasandako bakardadea eta abandonatuta utzi izana, baita Eusko Jaurlaritza berberaren aldetik ere. Puntu honetan ere, nabarmendu dugu, ez zitzaigula ezertarako deitu izan. Cabacas auziari eutsiz, berriz, beste behin eskatu dugu gertatua lehenbailehen eta gardentasun osoarekin  argitzea; eta, ondorioz, hala dagokienek  erantzukizuna nork bere gain hartzea, politikoak barne. Gainera, behingoz eta betirako,  kasu honen erabilera alderdikoia egiteari uztea ere exijitzen dugu.

Jonan Fernandezen erantzuna izan da sindikatuei deitu ez izanagatik esaten dugunaz arrazoi dugula ezen berari esan baizioten Aserfavitekoekin hitzegitearekin nahikoa zuela. Horrenbestez, Aserfavitekoak adierazi du eurekin harremanetan jarri zirenean, eurak eskatu zutela sindikatu guztiei deitzeko, kontaktuak  egiteko bideak ere eskainiz gainera. Sailburuak ez du inolako erantzunik eman.

Laburbilduz, bilera hau Segurtasun Sailak egin duen aurpegi garbitze bat izan da. Hau guztia hauteskundeak dituztelako egin dute eta horretarako erabili dute Bakegintza eta Elkarbizitzarako Idazkari Nagusia, Jonan Fernandez. Gainera, beste behin ere, argi geratzen dena da Sail honek sindikatuak gutxiesten dituela, egin-eginean ere Sailburuak sindikatu-ordezkariek egindako galdera eta auziak ez ditu erantzun, eta bilera une horretan bertan entregatu dizkigu agiriak.