ELA-Ertzaintzaren iritziz Segurtasun Sailak Gasteiz-eko unibertsitate-campusean izandako gorabeheren aurrean hartu zituen erabakiak onartezinak dira

Unibertsitate eta hezkuntza erreformaren aurka aurreikusten zen mobilizazio-egunaren arira, ELA-Ertzaintzarentzat, atzo gertatutakoak, agerian uzten dute Ertzaintzaren Zuzendaritzak pertsona ororen eta bereziki bertan jardun zuten ertzainen segurtasuna bermatzeko behar beharrezkoak ziren neurririk ez zuela hartu: ez baliabideekiko ezta ertzain kopuruekiko ere. Hori baieztatuz, esan behar da, Euskaldunan, Lehendakariaren irudia Troikaren aurrean babestearren ertzain-kopuru eta baliabide eskerga erabiltzea, eta, ikasleen mobilizazioak deiturik zeudela ahaztu izana, Ertzaintza multzo osoari egindako mespretxu gisa hartzen dugula, eta, bide batez, onartezinezko utzikeri gisa ere bai.
ELA-Ertzaintzatik beste behin Estefania Beltran de Herediak zuzentzen duen Sailari exijitzen diogu, albo batera utzi dezala daraman propaganda hutsezko politika eta Ertzaintzak bizi duen benetako nahasmen egoera onar dezala, hau guztia eragin duen ezgaitu taldearen berehalako kargugabetzearekin batera noski.
Bestalde, mobilizazioak deitu ziren arrazoiei buruz, ELA sindikatuarentzat zalantzarik ez dago heziketa zentralizatzea eta merkantilizatzea, eta, herritarren ideologia jakin batean doktrinatzea bilatzen duten erreformen aurrean, ezinbestekoa da gizarte-antolaketa, erantzun tinkoa emanez eta konponbide ezberdinak eraikiz. Hala ere, adierazten dugu, bortizkeria erabiltzeak aldarrikapen zuzenen helburuak desbideratzea dakarrela, eta, gainera, zuzentasunetik aldarrikatzen den horrexen kontra erabiltzeko arrazoia ematen duela.