ELA-Ertzaintzaren jakinarazpena

2017/10/23
155 artikulua aplikatzeko eta Mossos d’Esquadra Barne Ministerioaren agindu pean jartzeko Rajoyren Gobernuak hartu duen erabakiaren aurrean, ELA-Ertzaintzaren aldetik gure erabateko gaitzespena agertu nahi diogu erabaki horri, eta gure zinezko elkartasuna, sostengua eta aitormena erakutsi nahi dizkiegu Kataluniako poliziako kide guztiei.

ELAren ikuspuntutik Ertzaintza eta Mossos d’Esquadra poliziak integralak izan behar dira, eta egokitasun eta proportzionaltasun printzipioen arabera jardun behar dute, giza eskubideak zorrozki betez. Estatuak Mossos d’Esquadraren kontrola hartzea ez doa esandako ildotik; erabaki politikoa da, eta polizia horren jarduna mugatzea du helburu.