ELA-Ertzaintzaren prentsa aurrekoa

2014/02/18
Plan Horizonte 2016: Ertzaintzaren kaosa

Urtebete egingo du Estefania Beltran de Heredia Sailburuak Ertzaintzarako bere plan izarra aurkeztu zuenetik. “Horizonte 2016 plana” izenez ezagutua da plan hau eta sailburuaren beraren hitzetan, “Ertzaintzako dibisioak murriztu nahi dira, helburu argi batekin: baliabide gehiago izatea”. Plan honek ardatz estrategiko hauk dauzka:

 

  • Lehen ardatza: Gertutasun eta eraginkortasuna oinarri hartzea giza errekonozimendu maila altua lortzeko.

 

  • Bigarren ardatza: Prebentzio aktiboan eta egintza kriminalen ikerketa eraginkorrean oinarrituriko zerbitzua eskaintzea.

 

  • Hirugarren ardatza: Etengabeko hobekuntza eta besteekin elkarlana barnertzea eguneroko kudeaketan, beharrizan berriei hobeto erantzun ahal izateko.

 

  • Laugarren ardatza: Konpromiso eta barne kohesioa ardatz hartuta lan egitea.

 

 

Gaur gaurkoz ELA-Ertzaintzaren aburuz, errealitateak ez dauka plan honek markatzen dituen helburu eta ardatz estrategikoekin zer ikusirik:

 

ELA-Ertzaintzarentzat, “Plan Horizonte 2016” honek, antolakuntza kaos batean mugildu du Ertzaintza eta ertzainon artean nahasmen handia ekarri du. Zerbitzua paralizatu eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua geroz eta eskasagoa da gainera.

 

Plan Horizonte 2016” honek, Ertzaintzaren kontrol hertsi bat inposatzen du. Erabakiak hartzea zentralizatu egin du, herritarrengandik hurbiltasuna bilatzen duen edozein eredutatik ezin urrunago jarriz.

 

Plan Horizonte 2016” honek, Ertzaintza herritarrengandik urrundu egiten du.Unitate zentralei eta probintzia mailakoei lehentasuna ematen die, komisaldegien aurretik. Intendente nagusi lanpostuak sortzea planteatzen dute, funtziorik gabe eta agindu ahal izateko agenterik gabeko lanpostuak. Gaur egun, herritarrei erantzunak emateko behar baino %50 gutxiago daude eguneko ikerketa esparruan.

 

Kaos bat da egoera hau. Ertzainetxeetan ez dago delituak ikertzeko eta herritarren babeserako lanak egin ahal izateko nahikoa langile. Ondorioak, herritarrek jasaten dituzte “bihar etor zaitez” politikarekin, Ertzainok agertzen bait gara errudun bezala herritarrentzako eta ez benetan murrizketa honen benetako arduradunak.

 

ELA-Ertzaintzatik, “Plan Horizonte 2016” hau azken 30 urteetan goi ardura karguetan egon diren eta gaur egungo egoera kaotiko honetara ekarri gaituzten pertsona berberek burutu dutela salatu nahi dugu. EAEn dauden 26 ertzainetxeetan gertatzen ari dena jakiten edo jakin nahi ez duten arduradunak.

 

Delitu ikerketa gaur egun blokeatuta dagoela esan behar dugu. Ertzaintzan gogoratzen den gelditze, nahasmen eta inaktibitate handieneko momentuan gaude, eta horregatik salaketa hau. Ertzaintza geldialdi teknikoan dago, eta geldialdi hau, Sailburuak konpontzen ez badu, luzerako izango da.

 

Zer aldatu daiteke, berdina egiten denean? “Horizonte 2016”, etorkizun beltza.

 

ELAk beti egin du Ertzainetxetik herritarrei zerbitzu osoa ematearen alde. Segurtasun publiko osoaren alde, herritarrek egiten dituzten eskari eta abisuen erantzun azkarra eta baita ertzainetxetan bertan egiten diren salaketen ikerketa osoa. Aurreko Barne-Sailek ez diote eskaera hauei jaramonik egin, komunikabideetan egoteko ahaleginetan ibili baitira beti.

 

ELA-Ertzaintzak, zerbitzuzkoa, herritarrengandik gertukoa eta arazoekin konprometitua izango den polizia demokratiko baten aldeko gure konpromiso eta atxikimendua berriz ere berresten dugu.

 

ELA Ertzaintza horren alde borrokan dago eta horretan jarraituko du.