ELA-Ertzaitntzak, Trafiko-ertzain baten lan-istripuz hilketaren aurrean

Ertzaintzako prebentzio-ordezkariek elkarretaratze baterako deia egin dute
Trafiko-ertzain bat gaur Iruran (Gipuzkoa) lan-istripuz hil denez, Ertzaintzako prebentzio-ordezkariok dei egiten dugu bihar, azaroak 15, elkarretaratze bat egiteko, Ertzaintzaren instalazioen aurrean, Oiartzunen, 11:00etan, hurrengo puntu hauek salatzeko:
- Ertzaintzaren segurtasun-neurririk eza (laguntzako bigarren patruilaren falta...).
- Segurtasun-arloko berariazko protokolorik eza; batez ere, 53 jarraibidea indargabetu izanagatik, han bai jasotzen baitziren protokoloak.
- Eguneroko lan-materialaren egoera txarra.
Lan Osasun eta Prebentzioko Arloari galdatzen diogu behingoz esku hartzeko, gertaturikoa zehatz-mehatz ikertzeko, eta Ertzaintzako langileen segurtasunari buruz duen ardura bere egiteko.
Barne Sailari galdatzen diogu gure lankidearen heriotza lan-istripuz eta zerbitzu-egintzan izan dela lehenbailehen onartzeko.
Honen bidez gonbidatu egiten ditugu ertzain guztiak denon ondoeza agertzera, biharko elkarretaratzera joanez.