Estatu espainoleko gobernuak Ertzaintzako promozio berriak direla-eta ipintzen dituen helegiteak salatzeko Ertzaintzako ELA eta Erne sindikatuak Bilbon elkarretaratu dira

ELA eta Er.N.E. sindikatuok gobernuko Azpiordezkaritzaren aurrean, Bilboko Moyua plazan, aldarrikapen-elkarretaratzea egin dugu. Eta Ertzaintzako XXV. promozioko kide askoren babesa nabarmena izan da
Elkartze honekin estatu espainoleko gobernuaren jarrera salatu da. Izan ere, Ertzaintzaren hautaketa prozesuen aurka sistematikoki helegiteak ipintzen dizkie; hala egitea, azken urteotan ohikoa bihurtu da.
Honako goiburuarekin “No a los recursos ni imposiciones de Madrid, plantila murrizketarik ez” “25. Eta 26. promozioak aurrera”, konponbidea exijitu dugu. Auzian dauden ertzain bakoitzaren eskubideak errespetatuko dituen konponbidea hain zuzen ere, eta, baita, autogobernuaren oinarrizko ardatz den Ertzaintzak erakunde gisa dituenak ere. Era berean, berriro ere Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu XXV. promozioko 254 ertzainak euren lanpostuetan lanean edukitzea, eta, baita, XXVI. promozioaren hautaketarekin aurrera jarraitzea ere.