ELA eta ErNE sindikatuen elkarteratzea Erandion

2013/04/23
Ertzainetxerik ez itxi! Inposaketarik ez! Goiburu dugula ELA eta ErNE sindikatuok 11:30etan elkartu gara Erandioko Makroaren sarreran. Ertzainetxeak ixteko xedea salatzeko bildu gara, izan ere, xede honekin orain arte ezagutzen duguna baino urrutirago doaz, eta bere azken helburuan Ertzaintzan erabateko aldaketak dakartza: amaiezineko lan-postu amortizazioak eta goitik beherako mugikortasun geografikoa eraginez.

Gastua kontrolatzeko aitzakiarekin polizia eredua aldatzera doaz, eta, hitzez zabaltzen dutenen aurka, benetan ezarri nahi dutenaK prebentzio zereginak bigarren mailan ipintzen ditu eta erreakzioko eginkizunei, berriz, lehentasuna ematen die.

Eredu aldaketa honek, guretzat ekar ditzaken eskubide  urraketaz gain, zuzen-zuzenean hiritarren segurtasun gabezi handiagoa eragingo du.

Era berean, Sail honen setakeri eta egoskortasuna salatzen dugu. Izan ere, behin-behineko Lan-ezintasun kasuetan, lanaldiaren luzatzea, antzinatasun egunen edo norbere gaietarako 3 egunen ezabatzea, aparteko ordainsariaren harrapaketan ematen den bezalaxe gure eskubideei murrizketak ezartzen dizkie, nahiz eta bai Aldundiek eta baita EAJ-PNVk gobernatutako udaletxe askok eta askok murrizketa hauek ez ezartzeko akordioak hartu dituzten.

Sail honek errazkeriaz jokatuz gure eskubideen kontura gastua zaindu nahi du, zergen eredu zuzenago baterako aldaketan konprometitu beharrean, eta, benetako zerga iruzurra eta zergak ez ordaintzea jazarri ordez.