ELA eta ErNEk benetako negoziazioa exijitzen diote jaurlaritza berriari. Aldi berean 2020 antolaketa Plan berriaren inposaketa salatzen dute

Ertzaintzako ErNE eta ELA sindikatu nagusiok hil honen 21ean 08:30etan Legebiltzarrean elkarretaratzea egingo dugu. Legealdi berri honen osaketa-bilkurarekin bat eginez nahi duguna da azken urteetan salatu ditugun arazoak euskal legebiltzarkide guztiei gogoraraztea. Hau da: benetako negoziaziorik ez da eman, murrizketak egin dira, egutegien inposaketak, erabateko anabasa sortu duen eta aurrekaririk ez duen antolaketa-plana ezarri da, prekarietatea eta automobil-parkearen utzikeria...horrek guztiak konponketarik gabe jarraitzen du. Gainera, jakinaraziko diegu orain dela garaia hori guztia konpontzeko. Horrela ez bada Legebiltzarraren aurrean ikusiko gaituzte arazo guzti horiek konpondu bitartean.
Horrekin batera, eta Ertzaintzako Zuzendaritzak 2017/2020 antolaketa-plan berriari buruz aritzeko, ertzainburuei egindako deialdiarekin bat eginez, ErNE eta ELA sindikatuko ordezkariak hil honetako 21ean 09:00etan Berroziko sarreran elkarretaratuko gara. Deialdi horretara doazenei 2016 Ortzimuga Plana aurrekaririk gabeko anabasa sortu duen erabateko porrota izan dela, eta. ondorioz, oinarri horiekin aurrera eginez gero, Ertzaintza kinka larrira daramatela jakinaraziko diegu.
Era berean ertzain guztioi dei egin eta animatzen zaituztegu bi elkartaratze horietan parte hartzera. Izan ere, inposizio bidez eta negoziaziorik gabe, gatazkak konponbiderik ez duela azaltzeko lekuak horiek baitira.