ELA eta ErNEk elkarretaratzea egin dugu Ikerketa Arloko prekarietateagatik protestatzeko

Segurtasun saileko Sailburuari gogoratzen diogu antolaketa arazoak, eta beste batzuk, konpondu ordez, hauek behin-betikotu egin direla, Ikerke-alor guztietara hedatuz. Izan ere, eskasia gehitzen ari da, geografi- eta funtzio-mugikortasuna egunerokoa da eta langileriaren prestakuntza gabezia edozein kezkatzeko modukoa. Hori guztiagatik, berriz ere, salatzen dugu Ertzaintza erreakzio-polizia huts bihurtu izana, ikerketa sistema homogeneorik gabekoa, eta zerbitzua ematen dion herritarrengandik urrundua.
Damurik, Segurtasun saileko arduradunek, ikerketa arloan, azken urte hauetan hartu dituzten erabakien bidez erdietsi dute Ertzaintzak herritarrei eman beharreko arreta eskasa baino eskasagoa izatea, eta, gainera, ezarri den prekarietatea medio, langileriaren osasuna arriskuan jartzen da.
ELAn ziur gaude erantzukizuna duten arlo guztietan nahiko argitasunez salatu dela gatazka hau; hortaz, anabas honen ondorioak bidegabe jasaten ari den langileiaren defentsan, geure burua behartuta ikusten dugu beste ekimen batzuk hartzera.