ELA-k Ertzaintzaren atzerantz egitea salatzen du

2014/07/18
ELA sindikatuak exijitzen du abian dauden egitasmo guztien berehalako gelditzea, eta, aldi berean, berresten du zerbitzura dagoen Ertzaintza eredua, prebentziozkoa eta herritarren interes eta beharrengatik gertukoa dena. Jarraituko dugu astakeria honen aurrean mobilizatzeko adostasunak erdiesten, eta, era horretara, plan hau atzera botarazten.

80. urteetan egun ezagutzen dugun Ertzaintza sortzeari ekin zitzaion, urtero-urtero Ertzainetxeak irekiz. 1995. urtean bukatu zen hedapen hau Vitoria-Gasteizko Ertzainetxearekin. Aldi berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionalaren atzera egitea eman zen, nahiz eta atzera egite hau, egun, burutu gabe egon. Ertzaintza hau, egun, herritarrek EAEen hobetoen baloratzen duten erakundea dugu. Balorapen on hau izaera prebentiboan, gertukoan eta herritarren zerbitzuzkoan datza, hasierako ibilbidean ezarri zen gisan Ertzaintzak bere izaeran ondo txertatua duena hain zuzen ere, eta, hau dena, Ertzaintzaren langileri osoaren ekarpena izan delarik.

ELA sindikatutik beste behin salatu nahi dugu, Beasain eta Zumarragaren kasuetarako Eusko Jaurlaritzak “kudeaketa elkarbanatua”,  hitz leungarria hau erabiliz izendatzen duena, zabaltzea erabakitzearekin - eta, etorkizun hurbilean Ondarroa, Galdakao, Balmaseda eta Guardiako Ertzainetxeetan ezarriko dena- aurretik aipatutako Ertzaintza eredua eraisten da, delituaren aurrean erreakziozkoa bihurtuz, honek dakarren ondorio kaltegarri guztiekin.

Segurtasun Sailak, behin eta berriro, Ertzainetxeen itxiera egiten dela ukatzen du, ELA sindikatutik azpikeriazko itxiera egiten ari direla salaketa berresten dugu bitartean. Esate baterako, Zumarragako Ertzainetxean herritarren arreta 24 ordukoa izatetik bulego ordutegiko zerbitzua izatera pasako da. Prebentzio arloan hiru patruila izatetik bat eta erdi izatera pasako ginateke. Egoera honek, begibistakoa da, herritarrei ematen zaion zerbitzuan kalitate murriztea duela. Egoera hau delitua jasan duten pertsonetan are larriagoa da, izan ere, alde batetik, prebentzio ezagatik delitua jasan du, eta, bestalde, abandonatua eta berari gertatu zaionarekiko interesik ez dagoela sentitzen du. Honetan, berriz, Ertzaintzako agenteek ez dute inolako erantzunkizunik.

Sailburuak diona diola ere, ELA sindikatuarentzat erabaki hauekin, azken helburua, unitate hauen itxiera da: edukitzea garestiegia izango da, ez dira eraginkorrak izango…

ELA sindikatuak salatzen du horrelako gai garrantzitsuaren aurrean Sailburuak atzo egindako datu eta baieztapenak  zehaztasunik gabekoak izatea. Adibiderako, Ertzainetxetan agenteei buruz emandako datuak ez dira benetakoak. Beasainen ez daude 105 agente, baizik eta 91; Tolosan ez daude 112 baizik eta 94; Zumarragan ez daude 100, baizik eta 93, ezta Bergaran 163, baizik eta 153. Hau da, batez beste agenteen %12 gutxiago, edo beste era batera esanda 20 patruila gutxiago.

Alde horietako udaletxeen babesa duela adierazten duenean: uztailak 15ean Zarautz eta Azkoitia eremuko alkate guztiei Sailburuak deitutako bilerara, guztira 12 izan ziren, bi besterik ez  zuten parte hartu, Zarautz eta Aizarnazabalkoek.

Etxebizitzetan lapurretak nabarmen gutxitu direla dioenean, eta hau ezinezkoa izango litzatekela ertzainetxe txiki batekin: ez du esaten, horretarako dispositiborik egokiena zen den agente beraiengandik sortutako ekintza izan zela, eta, gainera, Zarautzko unitatean bertan burutzea erabat egingarria izango zela. Bereziki iraingarria da Zarautzen kudeaketa elkarbanatua ezarri denetik ematen den aldaketa berebizikoa dela ondorioztatzea da, bene-benetan berebizikoa Ertzainetxe horrek 28 urtetan zehar egin duen lana izan denean.

 

Honen aurrean galdetzen dugu: zerbaitek ondo funtzionatzen badu, eta, batez ere, zerbitzua eskaintzen zaion herritarren aldetik aitorpen adierazgarria badu, zein da eraisteko arrazoia? Zerbitzura dagoen gizartearen aurrean alferrikako eta eraginik gabeko erakunde gisa erakutsi nahi al da? Herritarrengandik urrutiratu nahi al da eta era horretara beste interes batzuk dituen segurtasun pribatuentzako lan-eremuak bidezkotu? ELA sindikatuak ez du partekatzen hauetako aukera bat bera ere. Izan ere,  herritarren gogoak ez bait du horrelakorik erakusten, ezta ertzainak beraienak ere, eta, gainera, inolako zalantzarik gabe, eredu hau ezartzekotan, hiri segurtasun eza gehituko da.

 

ELA sindikatuak exijitzen du abian dauden egitasmo guztien berehalako gelditzea, eta, aldi berean, berresten du zerbitzura dagoen Ertzaintza eredua, prebentziozkoa eta herritarren interes eta beharrengatik gertukoa dena. Jarraituko dugu astakeria honen aurrean mobilizatzeko adostasunak erdiesten, eta, era horretara, plan hau atzera botarazten.