ELA otsailaren 1 ko ekitaldietan egongo da

Ares jaun Sailburuaren jokabidearekin ezberdintasunak izan arren, aukera duen guztietan alderdi baten mesedetan erabiltzen duela erakutsi digulako, eta kasu honetan ertzainak garen eta sentitzen garenen iritzia kontuan izan gabe alde bateko antolaketa erabakiak hartuz gainera, gure erakundearen mesedetan, ELA otsailaren 1ean Arkautin egongo da.
Halere, ELAk sentimendu eta maitasun hauek norbere intereserako erabiltzen duenen gune berea ez du elkarbanatuko, interes hauek izan alderdi, politiko edo sindikatuenak.
Ekintza hau, gure Herriaren aldeko zerbitzuan bizia eman duten lagun, lankide eta senideengan egiten den oroitzapen berezi bezala hartzen dugu, eta hurbiltasunetik aitorpenera elkartzen gara maitasunez eta bihotzez.
Asko eta asko gure sindikatukoak diren eta orain dela hogetamar urte Arkautin sartu ziren, lankideei egiten zaien aitorpenari buruz, berriz, guk oraindik ere babesten eta eusten diogun ertzaintzaren ereduan sinesten dutela jakiteak pozten gaitu, nahiz eta egun Ertzaintza zuzentzen dutenen gain horrelakorik ez ikusi. Hori dela-eta lubakian jarrai dezaten animatu nahi ditugu.
Altxa buruak eta gora zuek!
Gora Ertzaintzako lagileak, animo Ertzaintzako kideen senide zein lagunak!