ELA sindikatuak, jaurlaritza honek lanpostuak desegiten dituela salatzen du berriz ere, eta exijitzen du 8000 lankideei eustea eta promozio berri baten berehalako deialdia egitea

2013/07/24
Gainera, Gervasio Gabirondok, Ertzaintzaren Zuzendariak, bere kalitate politikaren porrota onartzen duela, dio ELA Ertzaintzak..

ELA ondorio horretara iristen da uztailaren 17an Ertzaintzaren kontseiluan esan zuena adituta gero. Izan ere, Ertzaintzako etengabeko kideen galeragatik, eta, gainera, oso laster aurreikusten diren jubilazioak direla-eta are larriagotzen joango den egoera ikusita, ELA eta ErNEk, mahai horretan ordezkaritza duten sindikatuak, Ertzaintzaren Promoziorako deialdi berria egitea eskatu ondoren, Sailburuak erantzun zuen segurtasuna ez dagoela soilik dauden kide kopuruaren mende.

Bere aldetik Gabirondok, hori  indartuz, esan zuen segurtasuna ez dagoela zenbat lankide daudenaren mende baizik eta horien kalitateaz.

ELA sindikatuaren iritziz Sailak, era batera edo bestera, Gobernu Zentralak agindutakoa betetzea besterik ez du Arrazoitu nahi: eskubideak gutxitu eta lana deuseztatzea besterik ez dena, eta, gainera, oraingo honetan Ertzaintza osatzen duen multzo osoari iraintzeaz zalantzarik egin gabe, azken 30 urtetan baino gehiagotan egoera oso korapilatsuan egindako lanaren kalitate gabezia aitortuz.

Gogorarazten dugu hain zuzen ere hori lortzearren  1999an hasitako Kalitatearen Kudeaketa Prozesua ari garela ezartzen oraindik ere,  bera egiteko eta garatzeko beharrezko bitarteko eta baliabideez hornitua izango zela Sailburuordetzaren konpromezuaz gaineratua izan zena.

Ez da bidezkoa bere sistema ezarri eta 14 urte ondoren, eta 1984tik Ertzaintza lanean hasi zenetik, lankideen artean kalitate gabezi arazoa dagoela ondorioztatzea, beraiek izan bait dira, orokorrean oso era baikorrean, ebatzi dutenak gizarte honen,  eta, hortaz, izan diren Sailen erronkak. Hain zuzen ere, talde guzti hauek lehenengoz arduratzen direna beraien lorratz politiko berria adieraztea izan denean eta edozer gauza asmatzea beraien lan postuak zuritze aldera, edo baita gehitzeaz ere.

ELA sindikatuak,  jaurlaritza honek lanpostuak desegiten dituela salatzen du berriz ere, kasu honetan Ertzaintzan, eta, exijitzen du 8000 lankideei eustea eta promozio berri baten berehalako deialdia egitea.