ELAk 11 ordezkari lortu ditu Ertzaintzan

Ertzaintza sektoreko eremuan urriaren 30an eginiko hauteskunde sindikaletan ELAk 11 delegatu atera ditu, % 17,5ko ordezkaritza lortuaz sektorean.
ELAk ertzainak zoriondu nahi ditu izandako partaidetza handiagatik, eskuhartzea % 84,6aren ingurukoa izan baita. Bide batez, bere hautes-zerrendei emandako babesa eta atxikimendua eskertu nahi ditu ELAk.
ELA are eta konbentzimendu handiagoz berretsi egiten du polizi eredu demokratikoaren apustua. Polizia eredua herritarren zerbitzukoa, gizartean integratua eta pertsona guztien eskubide guztien errespetuzkoa izan dadin borrokatzen jarraituko du ELAk. Era berean, lanean jarraituko dugu Ertzaintzan eta zerbitzu publikoetan oro har, lan baldintzatan hainbesteko kaltea eragiten diguten erabaki politikoak errotik aldatzen.Datozen urteetan ere ELAk bide horretan jarraituko du, konfederala eta klasekoa den aukera berretsiz.