ELAk 4 ordezkari lortu ditu Ertzaintzako hauteskundeetan

2022/02/10
ELAk 4 ordezkari eta 490 bozka lortu ditu Ertzaintzan egin diren hauteskunde sindikaletan. Zehazki, 2 ordezkari lortu ditu Gipuzkoan eta 2 ordezkari Bizkaian

ELAk eskertu egin nahi du ertzainek beren hautagaitzari emandako babesa, eta are indar handiagoz jarraituko du lanean, ertzainen bizi-baldintzak eta lan-baldintzak hobetzeko, helburu hauekin:

• Indar korrelazioan irabaztea, negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzeko eta azken urteetan jasandako murrizketa guztiak iraultzeko.

• Ertzainak herritarren zerbitzura dauden sektore publikoko langileak direla indartzeko.

• Klaseko sindikatu eta abertzale baten parte den aldetik, polizia-eredu zehatz bat defendatzeko, hurbilekoa, prebentiboa eta herritar guztien oinarrizko eskubideekin konprometitua.