ELAk atzo Bilboko kaleetan emandako indarkeria gertakariak gaitzesten ditu

2014/03/04
Sindikatuak bere elkartasun osoa adierazi nahi die kaltetutako pertsonei eta, bereziki, zauritutako gure kidee

ELAk atzo Bilboko kaleetan emandako indarkeria gertakariak gaitzesten ditu, hainbat kalte material eta giza-kalteak eragin zituzten gertakariak, hain zuzen.  Sindikatuak bere elkartasun osoa adierazi nahi die kaltetutako pertsonei eta, bereziki, zauritutako gure kideei; ahal bezain laster senda daitezela opa diegu. 

Sindikatu moduan gertakari horien bultzatzaileek inolako zilegitasunik gabe doitasun politiken aurkako mobilizazioen erabilera egin zutela adierazi nahi dugu, besteak beste, atzokoan Guggenheim museoan bildutakoek bultzatutako politikak. Zoritxarrez, ekintzen indarkeria izaerak eragin dute, aurreikusi zitekeen bezala, horrenbeste politika antisozialak pairatzen ari diren pertsonen ahotsak merezi zuten espazio komunikatibo publikoa ez izatea. 

Behar besteko aurreikuspen eta dotazio faltak delitu horien egileak ez atxilotzea ekarri zuen, horrez gain, prestatutako operatiboak garrantzi gehiago eman zion ekitaldia babesteari beste hiritarren segurtasunari baino, ondorioz, gizartearen aurrean inpunitate eta polizia-eraginkortasun ezaren irudia eman zen.

ELA Ertzaintzak uste du aurreikuspen eta dotazio falta horren erantzulea Ertzaintzako zuzendaritza dela eta Segurtasun Sailburuari biharkoan Erandion ospatuko den Ertzaintzako Kontseiluan azalpenak eman ditzala exijituko diogu.