ELAk berehalako konponbidea eskatzen du euskal poliziaren azken EPEko oposiziogileentzako

Urte honen hasieran, irekitako hautaketa-prozesu berriaren aurrean, ELAk berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen. Akademiak atzera bota zuen errekurtsoa. Hori ikusita, sindikatuak auzibidea irekitzea erabaki zuen, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian demanda bat aurkeztuta. Gaur epaiketaren zain gaude.
Aurkeztutako demandan honako hau eskatzen ziren:
- Euskara: plaza guztiak betetzea edo subsidiarioki baldintza izatea.
- Diabetesa ezabatzea prozesuan parte hartzea baztertzen duen gaixotasun gisa
- Elkarrizketa pertsonala oposizio-fasetik kanpo uztea eta merezimenduen fasean sartzea.
ELAk aurkeztutako demandan ez du kautelazko neurririk eskatzen, baietsiz gero kalte gehiago eragin litezkeelako onura baino. Zoritxarrez, beste batzuek ez zuten horrela jokatu, eta gaur egun, kautelazko neurri horiek babesik gabe uzten ari dira ehunka oposiziogile, beren etorkizunari bete-betean eragiten dioten erabakiak hartu behar dituztenak. Ezin da horrela jolastu langileekin.
Sortutako egoera ikusita, ELAk presazko bilera eskatu dio Andres Zearreta Arkautiko Akademiako zuzendariari, hautaketa prozesu honetan eraginpean hartutako guztientzako berehalako irtenbidea bilatzeko eta arazoa prozesu horri buruzko etorkizuneko epaiekin ez enkistatzeko.