ELAk epaitegietan ere borrokatuko du Ertzaintzako langileei murriztutako ordainsaria berreskuratzeko

2013/01/29
ELAk gogotik jarraituko du murrizketen eta enplegu-suntsipenaren aurka eginez. Izan ere, Hego Euskal Herriko gobernu desberdinen politika neoliberalei aurre egiteko tresnen artean auzibidea ere badago, eta horretaz baliatuko gara zerbitzu publikoetako langileen lan-baldintzak zaintzeko.

Zerbitzu juridikoek eskainitako proposamenak kontuan hartuz, ELAk auzitara jotzea erabaki du, eta zerbitzu publikoetako langile guztien babesa ziurtatzen dituen formula juridikoak erabiliko ditu.

Boletina ikusteko