ELAk Ertzaintzako kide baten aurkako pintadak deitoratu nahi ditu

2020/09/28
ELA-Ertzaintzak gaitzetsi egin nahi ditu joan den larunbatean Beasainen Ertzaintzako kide baten aurka egindako pintadak, eta elkartasuna adierazi nahi diegu bai ertzainari eta baita ere pintadak jasan dituzten pertsonei.

ELA – Ertzaintzatik uste dugu jarduera horiek ez dutela ezertan laguntzen guztion artean eraiki behar dugun elkarbizitzan edo bizkidetzan, herritar guztiei giza eskubideak aitortzean oinarrituta izan behar direlarik .

Horregatik, pintada horiek jasan dituen ertzainari eta pintada horiek iraindu dituzten gainerako pertsonei babesa  adierazi nahi  diegu.