ELAk Ertzaintzako mahai negoziatzailea ahal bezain azkar deitu dezala eskatzen dio Segurtasun Sailari

ELA-Ertzaintzak gaur prentsan jasotako informazioaren ondoren non Segurtasun saila Ertzaintzako sindikatu batzuekin negoziatzen hari dela azaltzen dan, Segurtasun Sailari ahalik eta azkarren mahai negoziatzailea deitu dezan eskatzen dio. Mahai negoziatzailea 103 mahaia delakoa, bait da negoziaketa eta akordiora esparru bakarra.
Negoziatzeko tarterik eskaini gabe aldebiko bilerak egitea, eta Legez ezarritako organoei bizkarra emanez akordioak sinatzea ez da bidezkoa; mahai negoziatzaileetan berez egon beharko lukeen borondate onaren aurkako jarrera erakusten du horrek. Langileak babesgabe uzten ditu eta Segurtasun Sailari abantaila eskaintzen dio.
Zentzu horretan, jarduteko era horri kobertura ematen dioten sindikatuen kolaborazioa salatzen dugu; ELA-Ertzaintzak inondik inora ikusten ez duen negoziatzeko borondatea dagoenaren irudia saltzea beste helbururik ez dute.