ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Ertzaintzarako hasi duen EPEari eutsi eta azkeneraino eraman dezala

2014/09/30
Estatuaren abokatuak errekurtsoa sartu du 120 ertzain berri hartzeko EPEaren aurka, esanaz efektibo-tasa berrezartzeko %10a gainditu egiten duela. ELAk beste behin ere salatu egin behar du espainiar Gobernuak EAEren eskumenen baitan hartutako erabakiei egindako eraso larri bat.

ELA ren ustez EPE a azkeneraino eramatea guztiz beharrezkoa da gizarteari zerbitzu egoki bat emateko.

ELAren iritziz erabaki hau Espainiar estatuaren oldarraldi berzentralizatzaile, antisozial eta autoritarioan sartzen da; halaber, etengabe zerbitzu publikoen eta beroietan lan egiten duten pertsonen aurka daraman politikaren ondorio da. Bestalde, agerian uzten du, sarri askotan bezala, espainiar gobernuaren erabakiak gure esparruari dagozkionean beti aldebakarrekoak izan ohi direla.

ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio hasitako hautapen prozesua ez dezala bertan behera utzi, eta eraman dezala amaieraino; hartutako erabakiak eta autogobernua defendi ditzala, eta behingoz bazter dezala Madrilgo sukurtsal hutsaren eginkizuna, handik datorren guztiari otzan men egiten diona.