ELAk exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari lanaldi luzatzeari buruzko dekretua erretiratzeko, eta 35 orduko lanaldia berriro ezartzeko

2014/09/12
Gobernu espainolak itzuli egiten du “Ley de racionalización del sector publico ” legean herri-langileei aurrez murrizturiko egunetako bigarrena.

Atzo kongresuan onartu zen “la ley de racionalización del sector publico” legea, lege horrek aldaketa bat ekarriko du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari: norberaren gaietarako egunak, urtean, bost izango dira aurrerantzean, oraingo lauen ordez.

ELAtik gogora ekartzen dugu lege honek ere zerbitzu pulikoetan murrizketak ekarriko dituela  eta herri-erakundeen azken urteotako murrizketa-politiken jarraipena dela.Politika hauen ondorioz milaka lanpostu publiko suntsitu direla, lan-eskubideak galdu, soldatak %20tik gora murriztu,  lanaldia luzatu, baja-osagarriak gutxitu, egun libreak urritu, eta EEE bidez herri-langileak kaleratzeko aukera eman.

ELAtik eskatzen diegu erakundeei horrelako politikak zeharo aldatzeko, zerbitzu publikoen aldeko apustua egiteko, eta azken urteotan murrizturiko eskubide guztiak itzultzeko.

Eusko Jaurlaritza premiatzen dugu lanaldiaren dekretua berehala erretiratzera, eta 35 orduko akordioa betetzera. Aipaturiko dekretuak lanaldia gutxienez 45 ordura luzatu zuen, eta milaka lanpostu suntsitu.

Azkenik, dei egiten diegu zerbitzu publikoetako langileei mobilizatzen jarraitzeko, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen alde. Horrela bakarrik berreskuratu ahal izango ditugu suntsitutako lanpostuak eta kendutako lan-baldintzak.