ELAk exijitzen du Ertzaintzan lan-ezengonkortasunarekin bukatzea

2018/11/13
ELA-Ertzaintzak protesta-elkarretaratze bat egitera ertzainei dei egiten die, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan (Bilbo, Kale Nagusia, 84), azaroaren 22an 10:30ean

Horrela salatu nahi dugu, Ertzaintzako ia Unitate eta Atal guztietan erabateko prekarietatea eragiten duen pertsonal gabezia. Izan ere:

  • Ezarritako egutegiak ez dira errespetatzen.
  • Beharrezko atsedenaldiak ez dira betetzen.
  • Erabateko mugikortasun-geografikoa eta -funtzionala etengabe ezartzen da, dagoen pertsonal gabeziaren eragina estal ahal izateko.
  • Sistematikoki eskubideak ukatzen dira, familia eta lanaren arteko bateratasuna galaraziz.
  • Ibilgailu ezegokiak.
  • Herritarrei zor zaion kalitatezko zerbitzu-publikoa ezin da bermatu.
  • Eragiketa eta lan-jardunean ertzainak arriskuan ipintzen dira, inolako premiarik ez denean ere.
  • Zerbitzuen bateraketa eta bateratzea eragiten du, hala nola: Urola-kosta, Deba, Oria, LAZLZ...

ELA-Ertzaintzaren ustez, indarrean dagoen polizia-ereduak eta antolaketa negargarriak, Ertzaintzako kideen gehiengoaren artean oka-gura eta gogo-eza eragiten ditu, Ertzaintzako burutzetan barne.

Azken batean, eutsi ezinezkoa da Ertzaintzak gaur egun duen egoera,eztanda egiteko zorian dago. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak eta Segurtasun Sailaren arduradunek Ertzaintza 8.000 kidez osatzeko ardura bere gain hartu eta  polizia- eta antolaketa-eredua aldatu dezaten, ertzain guztion inplikazioa behar-beharrezkoa da. Baita egin diren murrizketa guztiak berreskuratu ahal izateko ere.

 

...hau guztia aldatu ahal izateko, zure inplikazio behar-beharrekoa da.

Azaroaren 22an, 10:30ean, etor zaitez protesta-elkarretaratzera, Bilbon Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren aurrean.