ELAk exijitzen du Ertzaintzan prekarietatearekin bukatzea

ELAk exijitzen du Ertzaintzan prekarietatearekin bukatzea
Gaur, azaroaren 22an, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egin den elkarretaratzean Ertzaintzako ia unitate eta atal guztietan dagoen ertzain-kideen gabezia salatu da. Pertsonal-gabezia horrek eutsi-ezinezko egoera dakar Ertzaintzan, kolapsoaren zorian dago, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzari eta Segurtasun Saileko arduradunei, 8.000 kidez hornitutako Ertzaintza osatzeko premia, euren gain hartzeko exijitzen die ELA-Ertzaintzak. Gainera, ikerketako polizia-ereduaren eta Ertzaintzaren antolaketa-ereduaren aldaketa erabakitzea; eredu horiek baitira oraingo egoerara Ertzaintza eraman dituztenak; eta, aldi berean exijitzen dugu, aurreko urte hauetan Ertzaintzan murriztu dituzten eskubide guztien berreskuratzea, eta hitz-hartutako Ertzaintzako lan-akordioen betetzea.

Gaur egun Ertzaintzan 700 ertzain baino gehiago falta dira (350 patruila), eta datozen urteetan ez badira neurririk hartzen, gabezia hori biderkatuz areagotzen joango da.

Pertsonal-gabezia honek, besteren artean, ondorio hauek eragiten ditu Ertzaintzan:
    • Lan-egutegietan ezarritako atsedenak ez dira betetzen.
    • Pertsonal-gabeziak eragindako zuloak betetzeko ertzainen mugikortasun geografikoa eta funtzionala ohikoa bihurtzen da.
    • Herri Segurtasuneko atalak, ia euretako kiderik gabe dela ere, gainerako atalen funtzioak bere gain hartu beharr izaten ditu. Esate baterako, Gasteizko ertzain-etxeak Zaballako espetxeko presoen leku-aldatzeen erdiak egiten ditu, BM-aren ardurakoa izanik ere; eta hurrengo LZ-an oraindik eta pertsonal-murrizketa gehiago izango du ertzain-etxe horrek, bere eremuko biztanleria gora badoa ere.
    • Aitortutako eskubideen gauzatzea sistematikoki ukatzen da.
    • Polizia-zereginetarako erabiltzen diren ibilgailuak erabat desegokiak dira, eta, euren diseinua eta egokitzapena dela-eta, langileen osasunari kalte egiten die.
    • Herri Segurtasuneko atalean polizia-zereginak segurtasunez bete ahal izateko beharrezkoak diren kideen gutxiengoak jaistea ohikoa da. 
    • LAZLZ (SOS-Deiak) zerbitzuak zentralizatu egin nahi da, gizarteari jakinarazten zaionaren kontra egin ere, eta, ondorioz, Ertzaintza herritarrengandik urrutiratu egiten da.
    • Gipuzkoan ertzain-etxeak itxi egiten dira: Azkoitia, Beasain eta Zumarraga.
    • Ikerketa-arloa porrot eginda dago, egunetik egunera zerbitzua okerragoa da. Euren lana egiteko nahikoa pertsonalik ez dituzten unitate batzuetako taldeak hornitzeko antzeko pertsonal gabezia dute beste unitate batzuetako kidez konpontzen da; ondorioz herritarrek ez dute behar bezalako zerbitzurik izaten.
    • Polizia-zientifikoak bere lan-txandak bete ahal izateko pertsonal nahikorik ez du, eta ehunka perituen txosten dituzte atzeratuta; gabezia horrek eragindako eskasiak konpontze aldera, berriz, administrazioa bera behartua izaten da kanpoko kontrata bidezko zerbitzuak kontratatzera.
    • Herritarrekiko egon behar den gutxiengo aurrez aurrekoa, berriz, 2019an gutxiagotu egingo da, % 23 izan arte, hori horrela izango da, adibiderako, Hernanin. Beste unitate batzuek, euren kokalekuagatik lan-karga bereziak dituzte, Irun kasurako, eta duten pertsonalarekin ezin dira denera iritsi; eta Bizkaiko Lan-unitatetan bereziki larria da egoera hau, adinean aurrera doazen pertsonak dira, asko eta asko, eta jubilatzeko zorian daude-eta.

Azken batean, gaur egun Ertzaintzan dagoen egoera eutsi-ezinezkoa da, eta kolapsoaren zorian dago. Eusko Jaurlaritzak eta Segurtasun Saileko arduradunek 8.000 kidez osatutako Ertzaintza bermatu dezaten; eta, gainera, polizia-eredua eta Ertzaintzaren antolaketa-eredua aldatzea erabaki, eta egin diren murrizketa guztiak berreskuratu ahal izateko, ertzain guztion inplikazioa behar-beharrezkoa da,