ELAk gaur egun ematen den prestakuntzaren eraldaketa sakona eskatuko dio AVPEren Kontseilu Errektoreari

Abenduaren 18an, astelehena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Kontseilu Errektorea izango da Arkauten. Bilera horretan ELAk parte hartzen du, udal-eremuan gehiengo zabalarekin lehen sindikatua delako. Bilera horretan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek beren prestakuntza-planak aurkeztuko dituzte 2024rako. Bertan, ELAko ordezkariak, gaur egun alderdi honek dituen gabeziak eta aldaketa sakon baten beharra baloratzeaz gain, hainbat proposamen jarriko ditu mahai gainean:
• Arkauteko Kontseiluan suhiltzaileen ordezkaririk ez dagoela salatuko dugu.
• Egungo prestakuntzak dituen hutsuneak mahai gainean jarriko ditugu (hainbat arlotan, suhiltzaileak, poliziak), eta proposamen zehatzak egingo ditugu.
• Prestakuntzan atzera egiten ari garela salatuko dugu. Lehen, data zehatzekin ematen ziguten plangintza; orain, berriz, zerrenda bakarra, data zehatzik gabe.
• Egungo prestakuntza sakonki eraldatzeko beharra azpimarratzeaz gain, epe ertainerako beharrezko prestakuntzari buruz hausnartzeko eta erabakiak hartzeko foro bat sortzeko eskatuko du, hainbat eragile eta erakunderen parte-hartzearekin.
• Bestalde, eta urgentziaz, gaur egun ezagutzen dugun soziograma prestakuntzatik kentzea eskatuko dugu.
ELAk uste du gaurko polizia-ereduak sakoneko aldaketak behar dituela, eta aldaketa horretarako alderdiak izan behar duen zeregina funtsezkoa izango dela.