ELAk Javier De Andresi esandakoak publikoki zuzen dezala exijitzen dio, eta, bere alderdiaren aurrean Ertzaintzaren LEP defenda dezala.

Adierazpen hauen aurrean, ELAtik, bere hitz horien berehalako zuzenketa publikoa exijitzen dugu. ELAri negargarria iruditzen zaigu, Araban nahiko ertzainik ez izatea kritikatzen jardun ondoren orain Ertzaintzaren lan absentismoa izatea arazoa, eta, Ahaldun Nagusi honen alderdiak Ertzaintzan 120 kide berri sartzeko LEP errekurritzeko erabaki ulergaitza kritikatzeko nahiko maila politikorik ez izatea.
ELAtik behin eta berriz esan duguna berriro ere berresten dugu: Araban eta Euskadin herritar segurtasuna gutxiengo duintasun maila batean bermatu nahi badugu guztiz beharrekoa da LEP hau azkenerarte ematea .
ELAtik azken urteetan jasan ditugun murrizketak iraularazteko borroka egiteko egin dugun apustua berretsi nahi dugu, baita, besteren artean lan-bajaren osagarrian eginten denagatik ere. Izan ere, murrizketa hau garai batean Patxi Lopezen Jaurlaritzak abiarazi bazuen ere gaur egun Urkulluren Jaurlaritzak iraunarazten du. Murrizketa honek ekonomikoki lan-baja zigortzen du. Murrizketa hau enpresa pribatu batzuk eta Ertzaintzaren sindikatu batzuk negozioa egin dezaten egiten da.