ELAk Pablo Casadoren hitzak deitoratzen ditu eta Nafarroako eta EAEKo Gobernuei autogobernua defendatu dezaten eskatzen die

ELAren ustez, PPko idazkari nagusiak, Pablo Casadok Ertzaintza eta Foruzaingoaren aurretik Guardia zibila eta Polizia Nazionala lehenetsi beharra dela esateak azken urteetan Estatuko Gobernu desberdinek aurrera eraman duten praxi berzentralizatzailearen ildoa indartu besterik ez du egiten.
ELAren ustez adierazpen hauek,autogobernuaren aurkako eraso berri bat dira eta Ertzaintza eta Foruzaingoaren polizia integralaren izaera ezbaian jartzen dute. Izaera hori Gernikako Estatutuan eta Nafarroako Foru hobekuntzan aurrikusita daukatena.
Bukatzeko, ELAk Nafarroako eta EAEKo Gobernuei gure autogobernua, Foruzaingo eta Ertzaintzaren polizia integrala edo osoaren izaera defendatzea; eta behingoz Gernikako Estatutua eta Nafarrroako Foru Hoberkuntzaren betearazpena osoa lortzeko Estatuko Gobernuari aurre egitea eskatzen die.